Aste Nagusian zehar bisitatzen gaituzten milaka pertsonak ez datoz turistentzako diseinatutako festen ikusle izatera. Bakarra den jai honen, Aste Nagusiaren, berezitasuna ikustera eta bertan parte hartzera datoz. Eta berezitasun hau, hain zuzen, bere izaera herrikoi eta parte-hartzailean datza.
Eta jai honen izaera sinbolizatzeko, inposatu nahi diguten irudi triste eta huts hau berriro ere edukiz eta kolorez beteko dugu.
Aste Nagusia berezi egiten duen jai ereduan sinesten duzuen guztiok beragatik aurpegia ematera deitu nahi zaituztegu. Zuen aurpegia duten argazkiekin aurpegia ematera. Hauekin giza-collage erraldoia egingo dugu, Aste Nagusiaren eta bere eredu bereziaren alde apustu egiten dugun eta beragatik borrokatzeko prest gauden guztiok irudikatuko gaituela. Maite dugun hori zaindu behar dugulako.
Collage hau Aste Nagusia denaren eta izaten jarraitzea nahi dugunaren metafora polita izango da. Baina ez du inolako zentzurik izango Aste Nagusia Unibertso Munduko jairik onena izaten jarraitzeko denon inplikazio fisiko eta mentalean gauzatzen ez bada.
Zelan parte hartu daikezu
Aste nagusian zehar (lekuak eta ordutegiak esango dizkizuegu) photocall bat egongo da, bertan zeuen aurpegiko argazkia aterako dizuegu, bertan inprimatu eta collagean itsatsiko dugu. Baita, nola ez, collagearen bilakaera ikusteko aukera izango dozue, guztion artean lortuko dogu collagea guztiz betetzea!!
Ezin bazara Aste Nagusian zehar egongo dan photocollera hurbildu eta ekintza polit honetan parte hartu nahi baduzu ez kezkatu, bidaliguzu zeure argazkia eta guk inprimatu eta collagean itsaztuko dugu.
Zure argazkia honera bidali daikezu zaindumaitedozuna@www.bilbokokonpartsak.eus edota formulario honen bitartez:
Error: Contact form not found.