Aste Nagusia herrikoia bultzatuz

Aste Nagusia 2010erako Bilboko Konpartsakek plan berezi bat diseinatu du:

  • Jaien hasiera ironikoki kolore beltzarekin egingo da adierazpen askatasunaren alde.
  • Lehenengo aldiz Castañaresen garaitik Bilboko Konpartsakek 24 ordutako plante bat burutuko du egungo jai ereduaren galeraren arriskua irudikatzeko.

Zuetako askok galdetuko duzue: zer da Bilboko Konpartsak erabaki hau hartzera eraman dituena?

  1. Azken urteotan udaletxea Bilboko jai eredu partehartzailea zapuztera bideratutako neurriak hartzen joan da, hau eredu pribatu baterantz zuzenduz
  2. Jai Batzordea Mistoa espazio informatibo hutsean bilakatu dute, Aste Nagusian aportatzeko eta hau kudeatzeko espaziorik utzi gabe.
  3. Ihauterieten bi desfile izatera behartzen gaituzte, aurrekontua bikoiztuz eta hiritargoa banatzen saiatuz.
  4. Jai ekintzen datak arbitrarioki aldatzen dituzte, edota areago interes politiko eta ekonomikoengatik.
  5. Aste Nagusian partehartzaileak diren ekintza orori zuzenduriko aurrekontuak murritzen dituzte.
  6. Konpartsak zigortzen dira adierazpen askatasuna mugatuz.

Bilboko Konpartsakek Aste Nagusia herrikoi eta partehartzaile bat bultzatu eta defendatzeko lana egin du, 1978an diseinaturiko eredu mistoa berbera (Bilboko Konpartsak + Udaletxea). Bilboko gizarteak arlo hontan Bilboko Konpartsakek egiten duen lana baloratu eta babesten du.

Bilboko Konpartsak amankomuneko lana eta aniztasunaren eredu bat da, beti apostu egin duena eta egingo duena adierazpen askatasunaren alde. 29 konpartsek osatzen dugu eta 29ak egongo gara presente Aste Nagusia 2010ean.

Guztion artean egindako jai batzuen alde, guztion gozamenerako, Bilboko Konpartsakek Bilboko herriari deia luzatzen dio gurekin lan egiteko orain arte ezaguten eta gozatzen dugun Aste Nagusi hau bere hortan mantendu dadin. Guztiontzako Aste nagusia bat… Azkunarentzat ezik agian.

GORA BILBOKO ASTE NAGUSIA!

GORA MARI JAIA!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude