Alde Zaharreko tabernariek eta dendariek inauteri bateratuak eskatzen dituzte
Gaur, goizeko 11:30etan Kalderapekon, Alde Zaharreko tabernariak eta dendariak prentsaren aurrean agertu dira inauteri bateratuak eskatzeko.
Ez da bakarrik beraien negozioentzako egokia delako, baizik eta Bilboko hiritarrok horrelako desfilea merezi dutelako
Gauzak horrela egonda deialdi berezia egin nahi diete Udaletxeari konpartsekin batera hasierako jai ereduaren espiritua berreskuratzeko eta Bilbotarrontzako 2012. urteko inauteriak garai berri baten inauteriak izateko. Guztiok disfrutatu ahal izateko inauteriak izateko.