Inauteri bateratu baten inguruko hausnarketak

Bilboko Inauteriak 1979. urtean hasi ziren. Lehen Aste Nagusiaren (78) esperientziaren ostean, Bilboko talde ezberdinek uda horretan hasitako diseinu partehartzaileari jarraituz, Bilboko Konpartsetatik hasi ginen jai herrikoiei Inauterien bidez ere bultzada emanez.

Urteak pasa ahala, Bilboko Konpartsak eta Udaletxea batera lan egiten hasi ziren, Jai Batzorde Mistoaren bitartez, era honetan Aste Nagusiarekin batera Inauteriak ere lantzen hasi ziren.

Lehen desfilea Erriberatik egin zen, Atxuritik Arenaleraino, eta hortik aurrera Gran Viatik egin izan da urtero desfilea, 2004. urtera arte non Udaletxeak erabaki zuen Konpartsekin batera egiten zen lan amankomuna bertan behera uztea.

Uste dugu hau dela azken urte hauetako egoera gainditzeko unerik egokiena eta hasieran zegoen lan amankomuna berreskuratzeko aukera dugula oraingoan. Gure irakurketa hau egiteko faktore ezberdinak hartu ditugu kontuan:

  • Krisi garaian, inauterien inguruko gastua biderkatzen ari gara desfile bi batera mantenduz.
  • Bilboko hiritarrak kaltetuak izaten ari dira bi desfileen artean aukeratzera behartuta daudelako.
  • Arlo politikoan normalizazioruntz doan bide baten aurrean gaude, beraz, ahaleginak batzeko garaia dela uste dugu, eta ez kontrako bidean lan egiteko. Desadostasunak gainditzeko eta batera lan egiteko garaia da. Jaiaren bitartez gure kasuan.
  • Inauteria urratzailea, satiroa eta “chirene”a da. Ez bakarrik gure hirian, Bilbon, baizik eta Inauteriaren funtza bera horrela delako. Eta ispiritu horren sustatzailerik gogotsuenak Konpartsok gara.

Egoera honetan beraz, soilik ulertzen dugu inauterietako desfile bateratu bat. Bide hori hartuta Bilboko hiritarrok merezi ditugun Inauteriak disfrutatu ahal izango dugulako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude