Jaiaren defentsarako eta hobekuntzarako neurriak behar ditugu

Adierazpena San TomasenSan Tomas azokan irakurritako mezuan Bilboko Konpartsen ordezkariek iragarri dutenez, jaiek azkenaldion jasaten ari diren erasoak bortitzak dira. Horregatik, eta kultur eta jai mugimenduen eredu partzehartzailearen defentsarako eta aitzinamendua bermatzeko neurriak behar direla iragarri dute konpartsek. Gure kezkarekin bat datozen lagun ezagun askok inguratuta plazaratu dugu kezka horretatik abiatuta hausnarketa irekia abian jarriko dugun iragarpena. Hona hemen gaur irakurritako testua:

“30 urte pasa dira frankismoaren ostean lehen jaiak ospatu zirenetik, epe luze batez ilunpean igaro ondoren. Data horren ostean jaiotako gizon emakumeek ez dute hauen sorrera ezagutu jai eredua jada erroturik baitzegoen.

Ulergarria da jai eredu hau ez dela berezko sortzapenetik jaio, konpartsa ororen esfortzuaren ondorio da konpartsa hauek Bilboko Konpartsak Federazioa osatzen dutelarik. Urte osoan zehar egindako lanaren isla dugu hau beste ekimen ugariren artean:Tomas Deuna, Inauteriak eta Konpartsero eguna hain zuzen. Horretaz gain, konpartsa bakoitzak urtean zehar bere kabuz antolatzen dituen ekimenak aipatu behar ditugu.

Ahalegin hau Aste Nagusia izenarekin ezagutzen dugu eta ez dugu guk bakarrik gozatzen, leku orotik datorren jendarteak ere poztasunez hartzen ditu. Gainera, aurten Unescok Aste Nagusia kultur ondare izendatu du.

Jai herrikoiak eta pluralak dira eta kanpotik etortzen direnak, etxean sentitzen dira ondo hartzen ditugulako eta inolako diskriminaziorik egin barik ideiei, sexuei edota erlijioei erreparatuz.

Jaia bost axola zaien taldeak daudela baieztatzeko egoeran gaude. Argi utzi nahi dugu gure helburua ez dela inor salatzea baina gauzak horrela daude eta urteetan zehar irabazitako esperientziak horrela islatzen du.

Bidean topatu duguna trabak, eskaerak, mespretxuak eta nahita sortutako tentsioak izan dira Aste Nagusi askotan zehar etekin politikoa ateratzeko intentzioz eta komunikabideei nahi izaten duten morboa emateko asmoz jaitik at dagoena, jaiak berak baino garrantzi handiagoa eduki dezan. Botereak ez du gustuko herriaren partehartze bizia. Ezarrita dagoen eredua da gure apustua eta bertan beti egongo da lekua ekarpenak egin nahi duenarentzat.

Une egokia da oraingoa Euskal Herriko jai herrikoien egoera eta hauek bultzatu eta sustatu egiten duten mugimenduaren inguruko hausnarketa eta planteamendu amankomun bat plazaratzeko, kontuan hartuz historian zehar hauek jasan izan dituzten eraso ezberdinak.

Jaien dinamizazioaz arduratu den mugimendu herrikoi eta kultural bat dugu, herriaren nahia jaso duena eta antolaketa forma ezberdin eta izaera ezberdinak uztartuz puntu komuna duena. Helburu bat: zentsuraren amaieratik 32 urte eta gero, oraindik bere oinarriak mantentzen dituen jai eredu bat sortzea, mantentzea eta hobetzea eta eredu honen berezitasunak azpimarratzea: partehartzea, adierazpen askatasuna, itxaropena, ilusioa, ironia, elkartasuna… Hau guztiarentzako ateak zabalik ditugu eta urteetan zehar jaia, kultura herrikoiaren esparrutik sortzea suposatzen duen guztiarentzako ere.

Jaiak antolatzen dituen mugimendu hau esparru politikoaren presioa jasaten du, izan ere beti jaso izan du, mugimendua bera baliogabetu edo eta minimizatu eta kontrolatzeko asmoarekin.

Ez dezagun ahaztu Euskal Herriko Jai Herrikoiak gaur arte bizirik dirauela, hain zuzen ere, honek erakartzen duen ARRAKASTAgatik. Mugimendu herrikoiak sortu egiten duen jaia, herria berak eskatu egiten duen jai berbera da. Eta ukaezina da, filosofikoki aparteko planteamendua izateaz gain, jendarte guztiarengan eragina duen arrakasta ekonomikoa ere badela. Motor ekonomikoa ere bada, non antolatzaileek etekin ekonomiko txikien jasotzen duen aldea den, eta hala ere mugimenduak sortzen duen jaiak sektore askotara etekinak zabaldu egiten ditu.

Azterketa xume honek mugimenduaren izate eta baliotasuna berrestera eramaten gaitu. Eta zoritxarrez era bortitzean erasotua izaten ari dela ere egiaztatzera eramaten gaitu. Nahiz eta nabaria izan azken urteetan presio ezberdinak jasan izan direla, azken aldi honetan egoera gogortu egin da eta etorkizun ilun eta goibela igarri daiteke. Orain arte puntualki eta mugatua izan zitekeen erasoa, orokortu eta zabaltzen ari da, eta honek jaiaren defentsa eta hobekuntzarako neurriak hartzera eramaten gaitu.

Defentsarako zutabe bat, mugimendua beraren indartzea da. Eta batez ere hausnarketa komun eta bateratuaren beharra, Euskal Herrian dugun jai esparru ezberdinetatik egina.

Orain arte izena izan ez, baina existitu egiten denari, izena ipiniko diogu. Eta esparru amankomun horretatik gure lana bultzatu egingo dugu, horretarako ondo-ondoan ditugun kultur eta jai mugimenduen erreferentzialtasuna, sostengu eta lan komuna beharko dugu. Oso argi gelditu behar da JAI KULTUR MUGIMENDUrik gabe ez dela jairik ulertzen.

Elkarren arteko azterketa batera joko dugu, zeinen helburua jaien defentsa eta hobekuntzarako hausnarketa publiko eta partehartzailea egitea izango den.

Honengatik ibilbide honi hasiera ematen diogu eta herri honen kultur eragile orori parte hartzeko gonbita luzatzen diogu. Gure ikuspegi ezberdinetatik, zeren eta nahiz eta ezberdinak izan, alde guztiak dira beharrezkoak eta aniztasun hori da indartsu egiten gaituena eta lanean jarraitzeko bultzatu egiten gaituena.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude